Día anterior
Día siguiente
Noticias
- Otxandiano: «EAJ eta PSEk orrialdea pasa nahi dute aintzat hartu gabe errealitatea aldatu dela»
Hauteskundeen osteko balorazioa egin du Pello Otxandianik ostiral goiz honetan EH Bilduren Donostiako egoitzan. Herri mandatuari entzun eta gehiengo abertzale eta ezkerrekoei erantzun behar zaiela adierazi du. Gobernua osatzeko inork ez diola deitu oraindik argitu du. - Maiatzean bizikletek beteko dituzte Donibane Lohizuneko karrikak
Maiatzaren 5etik 26ra, Donibane Lohizunek hirian bizikletaren erabilera sustatuko du. Ildo horretan, sentsibilizazio eta praktika tailerrak proposatuko ditu. - Bigarren Mundu Gerlako Baionan kokatzen den gazteendako liburua plazaratu du Gaizka Arostegik
Gaizka Arostegi Castrillo idazleak Txokolat liburua plazaratu berri du. 1944ko Baionan kokatua, ihes egin beharko duen Sara du protagonista, hamalau urteko txokolategi familia bateko judua. - Makusi, haur eta gaztetxoentzako euskarazko lehen plataforma digitala
Haur eta gaztetxoei zuzendutako euskarazko lehen plataforma digitala da Makusi, EITBk aurkeztu berri duena. Marrazki bizidun eta telesailen 100 titulu eta 120 filme biltzen ditu, doan ikus daitezkeenak. Makusi kluba ere sortu dute, «unibertso digital» berri honen osagarri. - Onkologikoa Osakidetzan behin betiko integratzeko hitzarmena sinatu dute
Osasun Sailak eta Onkologikoa Fundazioak osasun zentroa Osakidetzan behin betiko integratzeko hitzarmena izenpetu dute. «Hitzarmen hau sinatzearekin batera, 1988an hasi zen prozesu bat osatu da, Euskal Osasun Zerbitzuak Institutu Onkologikoarekin ituna bere gain hartu zuenean», dio Lakuak.