Portada del periodico Gara:
Noticias
Noticias
- Gorka Lupiañez, baldintzapean aske, 15 urteotan torturak eta gertukoen istripua jasan ondoren
Gorka Lupiañez durangarrak baldintzapeko askatasuna lortu duela jakinarazi du Etxeratek. Hamabost urte baino gehiago egin ditu preso, eta tartean eskubide bortxaketa larriak jasan ditu, Nazio Batuen Erakundeak onartutako torturak barne. - Etxebizitza eskubidearen alde, Baionako kaleak betetzeko deia
Herrian Bizi plataformak mobilizazioa deitu du Apirilaren 1ean Lapurdiko hiriburuan. Ainize Butronek azaldu du Ipar Euskal Herrian etxebizitza bat eskuratzeko dauden arazo larrien aurrean, bigarren etxebizitzak mugatzea eta etxebizitza sozialak eskeintzea aldarrikatuko dutela. - Steam Deck-ak lehen urtebetetzea ospatu du: gure espektatibak bete ditu?
Steam Deck gailuari buruz luze eta sakon aritu ginen iaz. Urtebete igaro da jada estreinatu zenetik: Valve-n gailuak urtebetean jasan dituen berrikuntzak aipatu ditugu. Gainera, Capcom eta Level-5 enpresen aurkezpenak errepasatzeari ekin diogu. - Bizi!ren ekintza ikusgarria Baionan, klima aldaketaz ohartarazteko
Mugimendu ekologistako hamaika ekintzailek klima aldaketari loturiko kontzientziazio ekintza ikusgarria egin dute martxoaren 22 huntan. Baionako katedralaren goialdean euskal hautetsiak interpelatzeko banderola bat zabaldu dute. - «Segituko dugu migranteei bidea egiten laguntzen»
Taldeko hiru kide atxilotuak izan ostean, Etorkinekin elkarteak migranteei laguntzen jarraituko duela ziurtatu du. Aintzane Lasartek azaldu du konbentzimendu argia dutela: ez da delitua migranteei laguntzea.